atanas akerstra

entzun / jeitsi · archive.org

Atanas Akerstra diskoaren azala
Atanas Akerstra, 2006.
Akerstrak akerrak bezala jotzen du. Akerrak adarrak okerrak ditu. Akerra ikusi dugu baratzean jaten. Akerrak gordina jaten du. Akerrak ez du bizimodu egosia nahi; ez egosia eta ez erraza. Akerra ikusi dugu baratzean jotzen. Ez du musikarik egosten, ez errazten; ez du musika egosia jotzen. Hargatik da latza. Jendeak dio: “Akerstra? Puf! Latza!”

Musikero zaharrek ere akerrak bezala jotzen dute. Hala esaten dute beaxek. Musika horren usaina ere akerrarena du: sendoa, bizia, sarkorra. Akerra askatasunaren eta katearen artean dago etzana. Akerra mendian katean lotua dago, baina askatasuna du sasia jateko, bazterrak sasiz garbitzeko. Musikak alferrik dauzkan sasiak jan nahi lituzke akerstrak. Sasirik gabeko musika jo nahi luke akerstrak. Ez da mandioko musika, ez ikuilukoa, ez azokakoa, ez aretokoa. Pendizeko musika da.— Iñaki Segurola, Ogrue

Kontsumo masiborako produktu hutsal bihurtu aurretik, blues eta rockaren hastapenetako soinuak barnebizitzaren espresiobide zuzenerako iturri eta tresna dira. Primitiae Blues Espaezialea. Rockaren aurrehistori bilutsiaz begiratu bat post-rock garaiotarako.

pistak

bihotz bihotzez; Xoxe el Negrori

Grabaziorik zaharrena 1991koa izaki, azken 15 urteotan MATADEIXEn ontzen joandako Sasiproiektu honetako doinuak etziren berez inongo disketan ateratzeko jaio, egiten hutsaren plazeragatik baino. Garai berrietarako musika zaharra.

Atanas Akerstraren CDak 200 kopia ditu; serigrafiaz egindako azala eta posterrarekin, banan bana eskuz eginak. Joxu Ixkurre eta Artelekuren laguntza estimatuarekin. Azken zaratak: Xabier Erkizia.

Atanas eta Artxi Piel, esku beltzak
atanas & artxi piel; esku beltzak, black hands

apo

apo erregea nauzue pozoitutako uretan
neu naiz hemen epaile, jaun eta jabea
eta eguzki kixkalgarri zein euripean neure erreinua zabaltzen dut kroaka
milaka arratoi hortzak zorrozten
urdina da nire odol lisergikoa
apo erregea nauzue lokatzetan, dantzan, larrugorritan
mixeria hutsezko potzu sakon hauxe dut jabego bakartzat


ORO

Atanas Korneliusek oro aurkezten du; akauzazte/etzazuakaren hainbat abestien moldaketa, eta Mikel Laboaren bat. Atanas Akerstra vol.2 (2016)

entzun / jeitsi · archive.org · Oro · Urpa i Musell

Atanas Akerstraren Oro lanaren barruko posterra
Oro · barruko posterra.